XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ez, zu ez, Jonathan -esan zion Van Helsingek-.

Zuk hemen gelditu behar duzu Mina zaintzen.

Hori esaten ari zela, atea zabaldu zen.

Mina agertu zen, zurbil-zurbil.

- Inor ez da hemen geldituko ni zaintzen -esan zien-, zuekin joango naiz eta.

- Arrisku handia izango duzu gurekin etortzen bazara -erantzun zion profesoreak-.

Zenbat eta hurbilago egon Drakulagandik...

- Ezagutzen dut arriskua, profesore -erantzun zion Minak-.

Drakulak beregana deitzen badit, joan egin beharko dut.

Baina zuk hinoptizatu egiten banauzu, kondea non dagoen esateko ere gai izango naiz.

Profesoreak irribarre egin zuen.

- Arrazoi duzu, Mina maitea -esan zion.

Minak eskutik heldu Jonathani, eta lagunei begiratu zien.

- Egunez egun, Drakulak ahalmen handiagoa du nire gain -esan zien Minak-.

Ahalmen hori gehiegizko bihurtzen bada, hil egin behar nauzue.

Azkenean, hiru gizonak bat etorri ziren.

- Eskerrik asko -esan zien Minak ahapetik-.

Gogoan izan, banpiro bihurtzen banaiz, ni ere zuen etsai izango naiz.

Urriko bigarren astean, lau lagunek bidaia hasi zuten Europan zehar.

Trenik bizkorrenak erabiliz, laster iritsi ziren Varnara.

Van Helsing profesoreak egunero hinoptizatzen zuen Mina; egunsentia baino lehen eta gauean ilundu baino lehen hinoptizatzen zuen, Drakularen ahalmena ez baitzen hain indartsua izaten une horietan.

Beti hitz berberak esaten zituen Minak: